Salmenta baldintzak

Aldaketak eta itzulketak

Salgaiaren jasotze-datatik 10 egun natural dituzu aldaketa zein itzulketa eskatzeko, info@xintaminta.com helbide elektronikoaren bidez.

Mezu hori bidali duzun datatik 14 egun natural dituzu salgaia bidaltzeko edo estudioan bertan itzultzeko.

Salgaia egoera onean egon beharko da, bere etiketa eta kutxarekin.

Behin kasua aztertuta, 24/48 orduko epean (luzeen jota ere) zurekin harremanetan jarriko gara eta ahal dugun konponbide egokiena ematen saiatuko gara.

Diru-itzultzerik egin behar izatekotan, jatorrizko eskaeran agertzen den prezioa baino ez da itzuliko; hau da, bezeroak berak ordaindu beharko ditu bidalketa gastuak, betiere itzultzearen arrazoia Xinta Mintari leporatzerik ez dagoenean.

Osagaiak itzultzeko, Xinta Mintak helburu horretarako abian dituen zerbitzuak erabili ahal izango dituzu: estudioan doan, etxean bertan jasotzea eta posta bidezko itzultzea; azken bi aukera hauek garraio-kostu gehigarriren bat badute, bezeroak hartu beharko du bere gain.

Akastun produktuen edo egoera txarretan daudenen kasuan, egoera hori erakusten duten irudiak bidali. Kasu horretan, Xinta Mintak ordainduko ditu bidalketa gastuak. Erosketa egiteko erabili zenuen ordainketa-modu bera erabiliko da dirua itzultzeko.

Bidalketak eta entregatzeko epeak

Espainian (Penintsula) eta Portugalen, 5,99 €ko kostua izango du, eta 24/72 orduko epean helduko da.

Doako bidalketa 75€tik gorako erosketetan, Espainian (Penintsula) eta Portugalen.

Bestela, erosketa gure estudioan bertan jaso dezakezu, doan.

Erosketa egin ostean, mezu elektroniko bat helaraziko dizugu jasotzeko data adosteko.

Xinta Mintaren bidalketak nazioarte mailako garraio enpresa batek egiten ditu, eta 24/72 orduko gutxi gorabeherako epean entregatuko dira (lagunegunak betiere).

Bidalketekin arazorik ez izateko (okerreko helbideak, erosketa jaso behar duen pertsona etxean ez egotea…) nahitaezkoa da formularioa zuzen betetzea, bereziki harremanetarako telefono-zenbakiari dagokion atala. Oso garrantzitsua da bezeroak bere telefono-zenbakia jakinaraztea, mezulariak harremanetan jartzeko aukera izan dezan, zehaztutako helbidean inor ez dagoen kasuetarako.

Zure erosketa Kanariar Uharteetan, Balear Uharteetan, Ceutan, Melillan edota Espainiatik kanpo jaso nahi izatekotan, garraio-gastuak kontsultatu behar dira info@xintaminta.com bidez.

Produktuen erabilgarritasuna

Erosketa guztiak produktuaren erabilgarritasunaren menpe egongo dira. Eskaera bideratzerakoan salgairik geratzen ez dela antzematen badugu, berehala jakinaraziko diogu bezeroari. Kobratutako dirua, noski, hurrengo orduetan itzuliko zaio, berak erosteko erabilitako bide beretik.

Eskaera bat ez onartzeko eskubidea

XINTA MINTAk konfirmatutako eskera bat bertan behera utzi edo baztertu ahal izango du, honako egoera hauetan:

  • Prezioetan edo produktuen gainerako informazio-datuetan akats tekniko edota tipografikorik balego.
  • Eskatutako produktuaren erabilgarritasunik ez balego, aurreko puntuan aipatu legez.
  • Iruzurrezko eskaera baten seinalerik edo zantzurik antzemango bagenu..

Balio erantsiaren gaineko zerga

Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Legearen arabera, Xinta Minta behartuta dago zerga hori Espainian (Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melilla salbu) entregatzen dituen produktu guztietan jasanaraztera, une bakoitzean indarrean dagoen tasa ezarriz.

Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melillan egiten diren entregatzen diren erosketetan, lurralde horietan indarrean dagoen araudiarekin bat datoren zergak jasanaraziko dira.

Ordaintzeko metodoak

Kreditu-txartel, Paypal edo banku-transferentzia bidez ordaindu daiteke. Banku bidezko ordainketetan, ez da salgaia bidaliko dirua kontuan jaso arte. Ordainketa-egiaztagiria info@xintaminta.com helbide elektronikora bidali dezakezu, erosketa prozesua arintzeko, baina erositako produktuak ez dira bidaliko ordainketa eginda dagoela ziurtatuta izan arte.