Hainbat bide dituzue gurekin harremanetan jartzeko: info@xintaminta.com helbide elektronikoa, sare sozialak, gure estudioa bisitatu edota formularioa erabili.

Ostiraletan estudioak ordutegi komertziala izango du: 10:00etatik 13:30 era eta 17:00etatik 20:00.etara.
Gainerako egunetan ere ateak zabalduko ditugu, baina ordutegia lan premien araberakoa izango da.
Zuek estudiora etortzea asko gustatuko litzaiguke. Bisitatzen bagaituzue, gure produktuak bertatik bertara ikusteko aukera izango duzue eta, bide batez, ziurtagiridun kotoi organikoz egindako gure ehunen leuntasuna egiaztatu ahalko duzue.
Gainera, webgunearen bitartez egindako eskariak doan jaso ahal izango dituzue bertan, baita erosketa zuzenean egin ere.
Butroi kalea, 12 48100 - Mungia- Bizkaia